SARRERA

  • Gazte helduen artean gaixotasun neurologikoetatik sarriena da, eta normalean 18 eta 35 urteren artean diagnostikatzen da.


  • Emakumeei gizonei baino proportzio handiagoan eragiten zaie.


  • Gazteen artean bigarren ezintasuna kausa da, trafiko istripuen atzetik.


  • Gaixotasun kroniko bat da, bizi kalitatean ondorioak eragin ditzakena, horregatik gizarte eragin handia sortarazten du.

sábado, 29 de enero de 2011

TRATAMENDUA


Gaur egun arte ez da tratamendu egokirik aurkitu gaixotasuna sendatzeko, baina badaude laguntza desberdinak gaixoak autonomoago sentitzeko:
-Osasuntsu egotea, horretarako dieta egokia egitea eta deskantsatzea gomendatzen da. Garrantzitsua da infekzioak daudenean ahalik eta azkarren tratatzea.
-Terapia fisikoa egitea. Honi esker lortzen da brote baten ostean muskuluak hobetzea edota muskuluak uzkurtuta daudenean erlaxatzea.
-Psikoterapia eta aholkuak. Banakako edo taldekako terapiak lagungarriak dira paziente eta hauen familientzat, gaixotasunaren ondorioz sortutako depresioari edo antsietateari aurre egiteko.
 -Medikamenduak hartzea sintomak arintzeko.
 -Aldizkako azterketak egitea.

Horrez gain, gaixoak laguntzeko zerbitzu desberdinak daude: esklerosi anizkoitza duten gaixoentzat klinikak, ikerketa zentroak, laguntza teknikoak (muletak adibidez), laguntza praktikoak (etxeko-lanetan, garraio publikoetan, lanean … laguntza), diru-laguntzak, aisialdirako ekintzak …


NOLA JAKIN GAIXOTASUNA DUDAN?


Esklerosi anizkoitza diagnostikatzea zaila da hainbat arrazoirengatik:
                -Normalean sintomak arinak direnez, gaixoa ez doa medikuarengana
                -Nerbio sisteman gertatzen diren beste gaixotasun batzuek antzeko sintomak aurkezten dituzte.
                -Laborategian egiten diren proben bidez ezin da zehaztu gaixotasun hori pairatzen duen.
                -Erresonantzia magnetikoa lagungarria da nerbio sistema zentraleko eremu kaltetuak ikus daitezkeelako. Hala ere, ez da oso fidagarria beste gaixotasun batzuekin nahas daitekeelako.

Lehenago esan bezala, esklerosi anizkoitza diagnostikatzen zaila da, hori dela eta zeharkako aurkikuntzen bidez baiezta daiteke:
                -Nerbio sistemaren lesioen seinalea egotea, hala nola, oin eta eskuetan inurridura, ahultasuna, paralisia…
      -Normalean, esklerosi anizkoitzaren sintomak agertu eta desagertzen dira, horregatik gomendagarria da broteen agerpena egutegian apuntatzea, honek bereizten baitu esklerosi anizkoitza beste gaixotasunengandik.

viernes, 14 de enero de 2011